XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aurten egingo ditu Sherlock Holmes`ek eun urte, 1887`an izan bait zan Sir Arthur Conan Doyle`k asmatua eta argitara emana.

Gertakizun aren omenez sortu dizut, irakurle, irakurtzera zoazen ertzain-eleberri au.

Ea gustatzen zaizun.

Sherlock Holmes Amezketa`n LATlEGI`tar Bixente`k.

Orain kontatuko dizudan gertakizun onek, irakurle, Londres`en izan zuan asiera, eta ez duzu bere aipurik Sir Arthur Conan Doyle`ren liburuetan aurkituko, ordurako illa bait zan Sherlock Holmes`en ebangelari izan genuan idazle bikain ura.

Ala`re, Sherlock Holmes`en ekintzak jakitearen zale ba`zera, ez zaitez larritu, nik azalduko bait dizut punttuz-punttu, Zakary Thonthon bankalari aberatsaren eriotzaz gero gertatutako guztia.

Udaren asiera zan, Donibane-bezpera; ekaiñaren 23`a.

Arratsalde ederra izan zuten ura, giroz, Inglanderria`ren egoalde guzian.

Londres`ko jatetxerik apaiñenean zeuden arratsalde artan Sherlock Holmes eta bere betiko adiskide ta laguna: ludian bera bezain ezaguna dan Watson sendalari ospetsua.

Ain zuzen orduantze bertan esaten zizkion Sherlock Holmes`ek bere adiskideari ain ezagunak egin diran itz labur aiek: - Elemental my dear Watson elemental! (Noski, ene Watson; noski!).

Zuk, ordea, irakurle, jakin naiko duzu, zerk bultzata esan zituan orduan detektibe edo ikerketalari bikain arek itz garrantzitsu sakon oiek.

Zaude lasai; nik esango dizut ori-ta.

Baiñan... ar dezadan lentxeagotik kontuaren aria: (...).

Apari dotore ura, Regent Hoteleko jate-gelan, Zakary Thonthon bankalariak antolatua izan zan.

Gizaseme au, Inglanderri`ko gizonik aberatsenetakoa zenuan.

Ederki jantzia beti.

Bazituan 51 urte, baiña zan baiño gaztegoa ematen zuan.

Aipatua zan Londres guztian bere bizar luze gorrizta; txukun zaindutako bizarra, baiñan ugaria, aurpegi guzia betetzen ziona.